
Hasi da prestakuntza fasea!
Deskargatu hemen formakuntzarako egutegia eta antolatu zure parte-hartzea.
Deskargatu egutegiaEZAGUTU PROIEKTUA

Programaren helburuak
Doako programa eskaintzen dizugu, zure zerbitzuak hobetzeko beharrezko dituzun tresna guztiekin. Diseinatu esperientzia turistiko paregabea, gaur egun Nafarroako iparraldea helmuga bezala aukeratzen duten bidaiariek bilatzen dutenarekin bat egiten duena. Honako hau, aukera paregabea da profesionalki hazteko, lurraldeko beste pertsona eta erakunde batzuekin konektatzeko eta balioa, identitatea eta etorkizun hobea duen turismoa eraikitzeko.

Onuradunak
Nafarroako Turismo-Esperientzia jasangarriak Garatzeko Programan dauden bost helmugetako, hau da, Nafarroako Pirinioak, Baztan-Bidasoa, Pirinioaurrea – Zangozako eskualdea, Plazaola – Sakana – Ultzamaldea eta Urdinako turismo-sektorean edota turismo sektorearekin harremanetan lan egiten duten pertsona, erakunde eta enpresak dira.
Programaren onurak
Onuradunek ekintzailetza eta esperientzia turistiko jasangarrien diseinurako trebakuntza, aholkularitza pertsonalizatua, tutoretzak eta negozio-planetarako laguntza jasoko dute. Horrez gain, kudeaketan, marketinean eta finantzaketan ere ezagutzak lortuko dituzte horrekin batera sareetarako zein lankidetza-aukeretarako sarbidea izanik.

PROIEKTUAREN FASEAK
1
HELMUGAREN DIAGNOSTIKOA ETA SENTSIBILIZAZIO-JARDUNALDIAK
2
ESPERIENTZIA TURISTIKOEN FORMAZIO ETA SORKUNTZA
3
TAILER ETA AHOLKULARITZA PERTSONALIZATUAK
4
ESPERIENTZIA TURISTIKOEN KATALOGO DIGITALA ETA IKUSGARRITASUNA
CONOCE EL PLAN FORMATIVO
PRESTAKUNTZA IKASTAROAK ETA TAILERRAK
Ikastaro honen helburua esperientzia turistiko jasangarriak eta berritzaileak sortzearen garrantzia ezagutzea da, enpresen lehiakortasun handiagoa lortzeko oinarri gisa.
Ikastaro honek kultura-ondarea indartzeko nola historian zein benetakotasunean interesa duten bidaiariak erakartzeko estrategiak bultzatu nahi ditu.
Ikastaro honen helburua zikloturismoaren printzipioak eta praktikak ezagutzea da, turismo jasangarriaren alternatiba gisa, bidaia arduratsuak planifikatzeko tresnak eskainiz, haien eragin positiboa baloratuz eta sektore hori garatzen lagunduz.
Ikastaro honen helburua esperientzia enogastronomikoa zer den eta helmugan eta enpresan esperientzia bat garatzeko zer elementu kontuan hartu behar diren jakitea da. Aldi berean, turismoaren joera berriei buruz ikasi eta turisten beharrak ase ditzaketen produktu eta esperientzia turistikoen diseinua planteatzea du helburu.
Ikastaro honen helburua bai produktu eta esperientzia ekoturistikoen eta baita produktu jasangarrien garapenak dituzten ezaugarriak eta onurak ezagutzea da, aldi berean, turismoak ingurumenean eta tokiko biztanlerian duen eragina aztertuz.
Ikastaro honen helburua parte-hartzaileak Done Jakue Bidearen esperientzian oinarritutako produktu turistiko berritzaile eta jasangarrien diseinuan trebatzea da. Bideari lotutako eskaintza turistikoa indartu nahi da, kultura-, espiritu- eta paisaia-balioak integratuz, erromesaren benetakotasuna, iraunkortasuna eta gogobetetasuna kontuan hartuz.
Ikastaro honetan, parte-hartzaileek banaketa zer den, banaketa-estrategia batek nola funtzionatzen duen edota banaketa-motak eta banaketa-kanalak nola funtzionatzen duten identifikatu ahal izango dituzte. Horrez gain, turismo-esperientziak saltzeko atari nagusiak eta kanaletan erabil daitezkeen komunikazio-teknika batzuk ezagutzeko aukera izango dute.
Ikastaro honetan, parte-hartzaileek enpresa-lankidetza moduak eta tresnak ezagutu ahal izango dituzte. Gainera, lankidetzaren bidez, helmugako turismo-eskaintza hobetuko duten esperientziak sor daitezkela, eta enpresek etekina atera ditzaketela jabetuko dira.
Ikastaroan, parte-hartzaileek bezero mota ezberdinak ezagutu ahal izango dituzte, baita bezeroaren arretarako zerbitzuaren kalitatearen garrantzia nola bezero bat kontserbatzeak duen garrantzia ere. Azkenik, parte-hartzaileek erreklamazioa fidelizazio tresna gisa nola erabili dezaketen ikasiko dute.
Online ikastaroetan ikasitakoa aplikatzeko tailer bat egingo da.
Tailer hau, turismo esperientziaren kostuak eta prezioak finkatzera eta komunikazio eta salmenta estrategia eta turismo esperientziak paketizatzera bideratuta dago.
¿NOLAKOA IZANGO DA ZURE PARTE HARTZEA PROIEKTU HONETAN?

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Proiektuan izen-ematea
Izen-ematea doakoa da eta Pirinioetako, Baztan-Bidasoako, Pirinioaurreko- Zangozako eskualdeko, Urdinako eta Plazaolako-Sakanako-Ultzamaldeko turismo sektorearekin lotura duten pertsona, erakunde, ekintzaile, artisau eta enpresa guztiei irekita dago.

Parte-hartze aktiboa
Prestakuntza-programa honetan parte hartzen duten pertsona eta erakundeek modu aktiboan ikastaro eta tailerretan parte hartu beharko dute, bai presentzialki bai birtualki, eta online eskeiniko den prestakuntza osatu beharko dute, turismo arloan dauzkaten funtsezko ezagutzak eta trebetasunak eskuratzearen garrantzia aitortuz.
Era berean, hasierako diagnostikorako behar den informazioa ematea, jakintzaren eta prestakuntza-jardueren balorazioetan parte hartzea eta programaren ebaluazio orokorrean parte hartzea espero da.
Funtsezkoa da turismo-esperientziak sortzeko fitxa entregatzeko ezarritako epeak betetzea, ekimen honen arrakasta kolektiboarekiko konpromiso eta erantzukizunaren erakusgarri.

Programaren egiaztapena
Prestakuntza egiaztatu ahal izateko, beharrezkoa izango da:
- Gutxienez prestakuntzaren % 80an parte hartzea.
- Hasierako diagnostiko fitxa betetzea.
- Ikastaroaren balorazioetan parte hartzea.
- Azken esperientziaren fitxa ematea.
EZAGUTU ITZAZU GURE HEZITZAILEAK
Karla Hernández
Kordinatzailea
Jimena Weber
Aholkularitza teknikoa
Amaia Pérez
Aholkularitza teknikoa
Alejandro Gregorio
Aholkulari teknikoa


Jarri gurekin harremanetan
Posta elektronikoa:proiektukudeaketa@cederna-garalur.creacionexperiencias.com
Telefonoa:
34 657 56 25 12 // 34 605 46 87 90
Astelehenetik ostiralera
9:30etatik 18:30ak arte